Fiturren jarri dute ikusgai Uribe Kostako itsasertza

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 30a, 20:57

Gaur abiatu da, Madrilen, Fitur Nazioarteko Turismo Azokaren XVIII. edizioa, otsailaren 3ra arte luzatuko dena. Bertan, Getxon, Gasteizen eta Donostian urtero egiten diren jazzaldiak aurkeztuko ditu Eusko Jaurlaritzak. Horretaz gain, Uribe Kosta eskualdeko aipatu udalerriko zein Gorliz, Sopela eta Plentziako eskaintza turistikoa izango da ikusgai, EAEko Gobernuaren stand-ean (9. pabilioia, 9C06), Bizkaia Euskal Kostaldea erakundearen bitartez. Elkarte horrek 2008ko katalogo berria aurkeztuko du Madrilen. Horretan, eskaintza turistikoaren baliabideak eta informazio praktikoa agertzen dira: ostatuak, jatetxeak, zerbitzu turistikoak eta kultur agenda, hurrenez hurren. "Azoka, aurten ere, nazioarteko eskaintza turistikoaren ardatza izango da, horretarako profesionalei, eta publikoari sektoreak egun lortu duen indarra, berrikuntza, aniztasuna eta espezializazioaren bitartez agerian utziko du. Inguru ezin hobea lortzen da azokan merkataritza-harremanak egiteko, kontaktu berriak lortzeko, berrikuntzak aurkezteko, eta urteko ekitaldi garrantzitsuenean parte hartzeak ematen dituen abantailak aprobetxatu. Etengabe hazi den azoka da Fitur, eta nazioartekoen artean egiten den garrantzitsuena da Madrilgoa", tokiko arduradunek adierazi dutenez. Argazkian, iazko edizioko irudi bat.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun