Preso politiko maputxeen eskubideak aldarrikatuko dituzte etzi Leioan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 30a, 21:40

Astelehenean Txileko hainbat hedabidek gose greba utzi zuela adierazi zuten arren, hori gezurtatu egin du Patricia Troncoso "Chepa" preso politiko maputxeak berak, Indymedian zabaldutako komunikatuaren bitartez. Hain zuzen ere, preso politiko maputxeei elkartasuna adierazteko eta Txileko Gobernuari preso horien eskubideak errespeta ditzala aldarrikatzeko, salaketa ekimena egingo du ostiral honetan, otsailak 1, Kamaradak gazte internazionalisten sareak Leioan; bertan aurkitzen baita herrialde horretako kontsulatua. Informazio banaketa izango da ekimenaren ardatza. "Askapenak azkenaldian Euskal Herrian garatzen ari den dinamikari gazte ekarpen bezala kokatu behar dugu", azaldu dutenez. Horrenbestez, Sabino Arana etorbideko 18. atariaren aurrean kontzentratuko dira, eguerdiko 12etan. Argazkian, elkarretaratzea egin ostean, Askapeneko bi lagun (argazkian, erdian eta eskuman) Txileko kontsularekin (ezkerrean) bildu ziren abenduaren 20an, "Txileko Gobernuak erakusten duen arduragabekeriagatik eta greban jarraitzen duten bi preso politiko maputxeen osasun egoeragatik" bere kezka azaltzeko.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun