Inauteri astebururako erromeria eta kalejira antolatu ditu Itxas Argiak

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 30a, 22:48

Getxon inauteriak ospatzeko asmoz, hainbat ekitaldi prestatu ditu otsailaren 2 eta 3rako Itxas Argia dantza taldeak. Besteak beste, larunbat honetan, dantzan eta algaraka aritzeko aukera edukiko dute txikiek zein nagusiek. Izan ere, erromeria egongo da, arratsaldeko 6etan hasi eta iluntzeko 9:30ak bitartean. Biharamunean, berriz, kalejira egingo dute herrian zehar Itxas Argiko dantzariek. Horrenbestez, 11:00ak aldera abiatuko dira euren egoitzatik, Urduña mendatea, Unbe, Aralar, Bidezabal, Bosgarrena, Santa Marina haitza eta Maidagan kaleak zeharkatzeko. Azken bide horretan, La Venta taberna parean gelditu eta bertan dantzatuko dute –aurretik Bidezabalgo plazan eta Maidaganen egin bezala–, eta Malakateraino joango dira bueltan. Bertan, hamaiketako eta haurrentzako jolasak prestatu dituzte 12:00etarako. Argazkian, hainbat txistulari Getxon zehar kalejiran, iazko San Isidro jaietan.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun