Anjel Figueroa algortarraren etxekoek berriro salatu dute ertzainek Txagorritxuko ospitalean ama eta arreba biluztarazi nahi izan dutela, preso gaixoari bisitan joan zaizkionean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. Lehen salaketa urtarrilaren 8an jarri zuten. "Asteartean ere Anjel ikusi ahal izateko biluztu behar zirela agindu zieten ama Mari Karmen eta arreba Amaiari. Bidegabekeria dela iritzita, ez zuten biluztu nahi izan eta ikusi gabe gelditu ziren. Atzo, asteazkena, Amaia joan zen berriro Anjel ikustera eta ikusi gabe gelditu zen arrazoi berberengatik", azaldu du errepresioaren aurkako erakundeak. Figueroa astelehenean ospitaleratu zuten berriro Txagorritxun. Argazkian, Anjel Figueroa presoaren osasun egoeraren larritasuna salatzeko pankarta Algortan.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!