Semea sei hilabetez ikusi gabe zigortu dute Batxi Galdizen ama

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 31a, 14:39

Batxi Galdiz (argazkian) preso algortarraren amak ezin izango du semea sei hilabetez ikusi, joan zen asteko bisitan, musika entzuteko Mp3 gailua sartu zuelako gazteari emateko paketean, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitartez jakinarazi duenez. "Amak ez zekien debekatuta zegoenik ere. Paketean sartu zuen, eta besterik gabe paketea miatzean Mp3 hori aurkitu zutela eta, zigorrez, sei hilabetetan ezin duela bisitarik egin jakinarazi zioten", argitu du errepresioaren kontrako erakundeak. Urriaren 16an Algortan, Getxon eta Berangon egindako sarekadaren ostean, azaroaren 22an Baltasar Garzon epailearen aurrean aurkeztu ondoren kartzelaratu zuten Batxi Galdiz, Gorka Oribe Algortako gaztearekin batera. Egun Soto del Realgo (Madril) espetxean daukate.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun