Ertzaintzak 30 kilo lehergai zituen barrila aurkitu du Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko urt. 31a, 19:39

Ertzaintzaren artezilariak 12:30etik miatzen ibili ostean, Getxoko estrata batean auzotar batek aurkitutako ontziak –garagardo barrila–, barruan, 30 kilo inguru lehergai dituela baieztatu du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. "Baliteke amonala edo amosala izatea, eta hari detonatzailea ere gehitu diote", adierazi dute polizia iturriek. Ertzaintzaren lehen hipotesien arabera, "ETAko kideen arteko material entrega" baten aurrean aurkitzen gara eta ez dute baztertzen "ontzi hori bera lehergailu moduan atentatu batean erabiltzeko asmoa izan zezaketenik". Bizilagun batek atzo aurkitu zuen ontzia. Susmagarria iruditu eta gaur udaltzainei deitu die. Hauek, berriz, Ertzaintzari, barruan lehergaiak egon zitezkeela iritzita. Argazkian, hainbat ertzain auto, artxiboko irudi batean.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun