Horrenbestez, goizaldeko 3ak arte egongo da dantzatzeko aukera, Tigre plazan. Mozorro lehiaketaren sari banaketari dagokionez, gauerdian egingo dute. Hala ere, guzti hori Leioako inauteriek emango dutenaren erdia baino ez da. Otsailaren 5erako, asteartearekin, haurrentzako bereziki zuzendutako inauteriak prestatu dituzte Berbalamiñe euskara taldea, Gure Ohiturak dantza taldea, Kultur Leioa eta Maritxu Teilagorri Leioako jai herrikoien aldeko elkarguneak.
Haurren inauteriak:
11:00 Haurrentzako parkearen hasiera, Sakoneta kiroldegian.
12:00 Animazio taldearen ekitaldia.
13:00 Inauteri Torraden banaketa.
14:00 Goizeko ekintzen bukaera.
16:00 Arratsaldeko ekintzen hasiera.
17:00 Animazio taldearen ekitaldia.
18:00 Mozorro lehiaketako partaideen desfilea.
18:30 Leioako XV. Haurren Mozorro Lehiaketako sari banaketa.
19:30 Kaleljira animazio talde batekin
20:30 Jai bukaera.
Berbalamiñe euskara taldea, Gure Ohiturak dantza taldea, Kultur Leioa eta Maritxu Teilagorri Leioako jai herrikoien aldeko elkargunearen ekimenez, herrian hainbat ekitaldi izango dira ostiral honetan, otsailak 1, ospatuko diren Leioako inauterietan. Horrenbestez, Euskal Etxeen plaza izango da haur eta gazteentzako festa gune: 17:30etik aurrera, haurrentzako puzgarriak, mozorroen argazkiak, hankapaluak, aurpegia margotzea, buztina, horma-irudiak, eta txapak, maskarak eta kapelak egiten ikasteko tailerrak izango dituzte bertan neska-mutilek. Bestalde, 19:00etarako, txokolate jan erraldoia prestatu dute, indarrak hartu, eta ordu bete beranduago Leioako kaleetan barrena fanfarreak lagunduta joateko. Gautxoriek, berriz, Tigre plaza (Ikea Barri plaza) edukiko dute gozatzeko gune: 22:00etan hasiko da oholtzan mozorro lehiaketan izen-ematea eta partaideen alardea; erromeria hasi eta ordu erdi lehenago, alegia.