Orain dela sei urte hasi ziren Aratz dantza taldekoek Lantzeko inauteriak egiten. "Kontuari buelta asko eman behar izan genion, gure asmoa, herriak parte hartu ahal izatea baitzen, eta azkenik Lantzeko inauteriak antzeztea erabaki genuen. Hauetan dantzatzen den zortzikoa ikasten erraza da, oso ezaguna da gainera, eta korroan dantzatzen da, beraz, ezin aproposagoa herritarrek parte hartzeko", azaldu dutenez.
Egitaraua:
Otsailak 2, larunbata
10:00-15:00 Puzgarriak Iberrebarrin (euria bada pilotalekuan).
13:00-15:00 Orabai perkusio musika taldea kaleetatik.
17:30-18:30 Aratz dantza taldea (Iberrebarritik- Eliz plazaraino). Mielotxinen erreketa. Txokolatada .
17:30-20:30 Trikitilariak kaleetatik.
19:00-21:00 Orabai perkusio musika taldea kaleetatik.
Otsailak 3, igandea
12:00-14:00 Umeentzako tailerrak Iberrebarrin (euria bada pilotalekuan).
12:30-14:30 Trikitilariak herritik.
17:00 Zinea euskaraz Eloisa Artaza kaleko erakusgelan: "Cristobal molon" filmea (65 minutu).
18:30-21:00 Trikitilariak kaleetatik.
Otsailak 4, astelehena
11:00-13:00 Ludoteka eta zeramika tailerra kultur etxean (1. orduan 3-7 urtekoak eta 2.ean 8-12koak).
19:00-20:30 Kiko, Koko eta Moko" pailazoen ikuskizuna pilotalekuan.
Otsailak 5, asteartea
10:00-13:00 Mozorro lehiaketa (izena eman kultur etxean).
11:00-13:00 Ludoteka eta zeramika tailerra kultur etxean
(1. orduan 3-7 urtekoak eta 2.ean 8-12koak).
18:00 Txokolate jana Iberrebarrin.
18:00-20:00 Trikitilariak.
19:30 Mozorro lehiaketako sari banaketa (Iberrebarrin).
Uribe Kosta eskualdeko gainontzeko herrietan bezala, eskola-umeak, irakasleak, zuzendariak, aita-amak... hartuko dituzte ostiral honetan, goizez, Gorlizko kaleak, euren mozorroak erakutsiz ikastetxeko desfilea egiteko. Hain zuzen ere, hori izango da asteartera bitartean luzatuko diren inauteriei hasiera emango dien ekitaldia. Hartara, larunbaterako ere jarduera ugari antolatu ditu Gorlizko Kultur Etxeak: haurrentzako puzgarriak, trikitilariak, Orabai perkusio musika taldearen kalejira... Horretaz gain, ohitura bilakatu den zita ere badute etzi gorliztarrek. Euren txokotik mugitu gabe Nafarroa aldera egingo dute bidaia txki zein nagusiek, Aratz dantza taldekoen eskutik: aurten ere Lantzeko inauteriak antzeztuko dituzte. Horrenbestez, Mielotxinek (erraldoia), Zaldikok, Ziripotek (lodikotea), perretzaileek eta txatxoek hartuko dute Gorlizko kale nagusia, zarataka eta dantza eginez, 17:30etik aurrera. Ondoren, txokolatea banatuko dute. Argazkian, Mielotxin Lantzeko kaleetan barrena.