Anjel kalera! herri ekimenak deituta, elkarretaratzea izango da larunbat honetan, otsailak 2, 12:30ean, Gasteizko Txagorritxu ospitalaren aurrean, Anjel Figueroa preso politiko algortarraren askatasuna aldarrikatzeko. Horrenbestez, 11:00etan abiatuko da auto karabana Algortako Fadura kiroldegiko aparkalekutik. Hilabetea Txagorritxun eman eta joan den aste bukaeran Langraitzera bueltatu ostean, espetxean lau krisialdi sufritu eta gero,
astelehenean ospitaleratu zuten berriro Figueroa. Algortarrak gaixotasun kroniko eta sendaezina du: epilepsia tenporala eta eskuinaldeko esklerosi mesiala, hain zuzen. Gainera, ezkerraldeko lobulu tenporalean beste foku bat duela antzeman diote orain hilabete batzuk.Horren ondorioz krisialdi epileptiko larriak izaten ditu, krisialdi horietan konortea galtzen du, eta tartean absentziak, memoria galerak eta haluzinazioak ere izaten ditu. Horrenbestez, Anjel kalera! herri ekimena
abiatu zuten azaroaren 17an 50 bat algortarrek, euren auzokideari Kode Penalaren 92. artikulua aplikatu eta espetxetik atera dezatela eskatzeko asmoz. Argazkian, Anjel Figueroaren aldeko enkartelada Telletxen.