Gabonetan izandako hainbat txikizioen bitartez, zenbaitzu berezi eta kuttun diren egunak mikazten saiatu" zirela eman du jakitera bi hilabete igarota
Sopelako Udalak. Abenduaren 26an, asteazkena, Iturrietako parkean dauden hainbat kale altzari apurtzeari ekin zioten. Hain justu ere, Sabino Arana kalean dauden zenbait farola puskatu zituzten, seguruenik petardoekin, tokiko agintariek zehaztutakoaren arabera. Horretaz gain, hurrengo egunean, ostegunean, parke bereko paperontzi bat lehertuta agertu zen, hori ere materiale piroteknikoaren bidez. "Herritar gehienak urte zaharreko ospakizunetan buru lepo zebiltzanean, 2008ari ongietorri egiten, beste zenbaitzuk txikizioekin jarraitu zuten", jarraitu dute udal arduradunek. Beste bost paper ontzi hondatu zituzten, farola baten goiko aldea eta haurrentzako bi jostatoki. Gabon garaian izandako txikizio guztiak konpontzeko 50.000 eta 60.000 euro artean gastatu beharko dituztela diote.