"Aurretik abisatu batik", Imanol Garai Sopelako alkateak PPk erabiltzen zuen udaletxeko bulegoa EAri eman diola salatu du Berta Rodriguez tokiko popularren bozeramaile eta zinegotzi bakarrak. "Gauetik goizera aurkitu ginen egoera horretan. Udal lanetarako erabiltzen nituen agiri eta txostenak egun Eusko Alkartasunak erabiltzen ari den bulegoan jarraitzen dute oraindik", kexatu zen asteartean Sopelako PPko buruak. Horrenbestez, "eragindako arazoari" irtenbide bat ematea eskatu diote alkateari. "Bestela, gure eskubideen defentsan, auzitegietara jotzea ez dugu baztertzen", ohartarazi du Rodriguezek. "Hain zuzen ere ezer egin gabe da ez duguna egingo, bidegabekeria honen aurrean; azken udal hauteskundeetan gugan konfidantza jarri zuten auzotarren interesen kontrako alkatearen kasketaldia baino ez denean", gaineratu duenez. Argazkian, Imanol Garai alkatea.