Getxoko PPk asteartean (urtarrilak 29) aurkeztu zuen, udal erregistroan, ez ohiko osoko bilkura egiteko eskaera, egungo tasa eta zergen ordenantza eztabaidatzeko asmoz. "Data jartzeko 15 egun ditu orain alkateak; eta epe horretan deitzen ez badu, hamabostaldi hori amaitu eta hamar egunera egingo da udal batzarra", azaldu zuen orain hiru egun Marisa Arrue tokiko popularren bozeramaileak. "Behin tasa eta zergen jaitsiera onartu ostean" –PSE-EEren laguntza edukiko omen du horretarako PPk–, "alkateak bete beharko du eta, egin ezean, ez dugu baztertzen berriro ere auzitegietara eramatea", amaitu zuen Arruek. Bestalde,
Areetako Andres Larrazabal kaleko obretarako jarritako segurtasun horma kentzea eskatu du Getxoko PPk, "dagoeneko lanak amaituta daudelako". Argazkian, Imanol Landa alkate jelkidea eta Arrue aurrez aurre aurrekoak alkatetza hartu zuen egunean.