Hobekuntzak egingo dituzte Astrabudua eta Altzagako udal liburutegietan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 1a, 13:31

Astrabuduako liburutegiko helduen irakurgela handian apal gehiago jarriko dituzte, liburuak gaika hobeto antolatu ahal izateko, udal erandioztarreko iturriek jakinarazi dutenez. Bestalde, umeen irakurgela hustu, berritu eta umeentzako egokiagoak diren mahai, aulki, apalategi eta era guztietako altzariz hornituko dute. Gainera, 0 eta 4 urte bitarteko neska-mutikoei zerbitzua emateko txoko bat ere prestatuko dute, kuxin eta koltxonetaz hornitua. Altzagako liburutegian ere altzariak aldatuko dituzte. Batean zein bestean, CD eta DVD erabiltzeko egokiak diren altzariak jarriko dituzte. Horrez gain, aldizkaritegi, interesgune eta atera berrien sailetarako altzari berriak erosiko dituzte. Bestalde, aztertzen ari dira lapurretarik ez gertatzeko sistemaren bat jartzea bi liburutegietan. Astrabudukoak 1.289 bazkide ditu eta Altzagakoak 1.415.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun