Santa Ageda bezperan 25 taldek abestuko dute Getxon

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 1a, 13:49

Agate Deuna Koru Jaialdia ospatuko dute astelehen honetan, otsailak 4, Getxo udalerrian. Ekitaldiak bere 21. edizioa ospatuko du aurten, eta egunean zehar, 25 taldek tradiziozko kantak abestuko dituzte kaleetan zehar. Eskola-taldeek zabalduko dute jaialdia; gaztetxoak eskola-ordutegian arituko dira. Bestalde, helduen taldeak eta talde mistoak 18:00etatik 21:00etara izango dira kaleetan zehar, Getxoko Kultur Etxeak jakinarazi duenez. Taldeen emanaldiak bi gunetan izango dira: lehenengoa, Itzubaltzeta / Romo eta Areetan; eta bigarrena, Algorta eta Getxon. Beraz, udalerri osoan gozatu ahal izango da tradiziozko kantuez. Bigarren guneko taldeak Algortako geltokiko plazan bilduko dira 20,00etan guztien arteko emanaldia eskaintzeko. Argazkian, Biotz Alai abesbatza Algortan santa eskean / Biotz Alai.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun