Urdulizen taxi bat lapurtu eta Barrikan su eman diote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 2a, 14:08
El Correo Digital webguneak argitaratutakoaren arabera, ostegun gauean Urdulizen izandako taxi baten lapurreta ikertzen ari da Ertzaintza. Taxi-gidariak 23:05ak aldera ohartarazi zion polizia autonomikoari autoa ostu ziola tipo batek, arma batekin mehatxatuz, "taxilariak ikusi ezin izan zuen pistola alegia", Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak dioenez. Bost minutu eskasera, taxia sutan aurkitu zuten Barrikako Goierri auzoan –lapurreta jazotako lekutik kilometro gutxitara– ertzainek. Herrizaingo Sailak azaldu duenez, "ezer baztertzen ez duen arren, lapurra delitugile arrunta zela" uste du Ertzaintzak. Argazkian, hainbat ertzain auto, artxiboko irudi batean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun