“Zaila da onartzea XXI. mendeko Europan ETAren ikuspegiaren aldeko jendea izatea, hau da, nazio bat eraikitzeko hiltzea, suntsitzea edo beldurra zabaltzea beharrezkoa dela sinesten duen jendea egotea; are gehiago beraiek jendearen ordezkaritzan jokatzen ari direla esaten dutenenean eta ordezkatzen duten horien gehiengoak jokatzeko era horiek errefusatzen dituenean eta edozein motatako gatazka konpontzeko bide baketsuak erabiltzea eskatzen dituenean”, nabarmendu du Imanol Landak Getxoko alkateak,
Getxoko Diliz estratan herenegun aurkitutako lehergaien harira. Udal agintariak gaineratu duenez, “ez naiz nekatuko mota honetako indarkeriazko ekintzak, atzerakoiak eta guztiz justifika ezinak bertan behera uzteko eskatzeaz, beldurra eta suntsipena baino ez dituztelako eragiten”. Bitartean,
lehergaia ez zela berehala erabiltzeko adierazi du Joan Mesquida Espainiako Poliziaren eta Guardia Zibilaren zuzendari nagusiak. Argazkian,
Ertzaintzak lehergaiei ateratako irudietako bat.