Atzo, otsailak 1,
Kamaradak gazte internazionalisten sareak
salaketa ekimena burutu zuen Leioan dagoen Txileko kontsulatuan. "Informazio banaketa egin zen eta bertan preso politiko maputxeek orain dela gutxira arte egindako eskaerak gizarteratu ziren: preso politiko maputxe guztien berehalako askatasuna, komunitate maputxeen desmilitarizazioa eta horien kontrako errepresioa etetea alegia", azaldu dutenez. Era berean, Txileko gobernuak izandako jarrera salatu egin zuten. Gaurkoan, berriz,
Txorimalo gaztetxean egingo dute preso politiko maputxeen aldeko jardunaldia, Getxo aldeko gune autogestionatuko neska-mutilek antolatuta. Horrenbestez, 19:00etatik aurrera, bideoa proiektatu eta, ondoren, Hate to See eta Pateando Porkeria taldeek eskainiko dute kontzertua. Argazkian, atzoko salaketa ekintzaren irudi bat.