Sutea izan da Areetako etxebizitza batean

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 2a, 16:49
Iluntzeko 8:15ak aldera piztu zen sua Areetako Zugatzarte etorbideko 26. atariko etxebizitzan. Hala ere, ez zen zauriturik izan. Bestalde, joan den ostegunean, urtarrilak 31, gizon batek erredurak egin zituen eta kea arnastu zuen Sopelan, jantoki batean piztu zen sutea amatatzen saiatzean, DYAk eta Ertzaintzak jakinarazi dutenez. S.G.H. 28 urteko Plentziako bizilaguna jantokiko langilea da. Sutea zartagin batean eratu zen, Ertzaintzaren arabera. Sua piztu eta 10 minutura, 9:25ean hain zuzen, DYAko anbulantzia bat Gatxarriñe kalera bertaratu zen (han dago jatetxea), eta langilea Gurutzetako ospitalera eraman zuen. Argazkian, suhiltzaileak beste batean Areetan piztutako sutean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun