Besteak beste, Berria eta Gara egunkarietan izan du oihartzuna, Anjel kalera! herri ekimenak deituta, hainbat lagunek larunbat eguerdian Gasteizko Txagorritxu erietxearen aurrean egindako elkarretaratzea, euren herrikide Anjel Figueroa preso gaixo algortarra aska dezatela aldarrikatzeko. Goizeko 11:00ak aldera kotxe karabana irten zen Algortatik, eta 12:30ak inguru eman zioten hasiera kontzentrazioari ospitalaren aurrealdean. “Anjel askatu! Preso gaixoak kalera” lelopean egin zuten mobilizazioa, eta Figueroak ospitaleko leiho txiki batetik agurtu ahal izan zituen bertan bildutakoak. Azken egunetan hainbat eta hainbat mobilizazio egin dituzte algortarraren askatasuna galdegiteko, bere osasun egoera txarra dela-eta. Horrenbestez, sinadurak biltzen jarraitzen du Anjel kalera! herri ekimenak. Besteak beste, Algortako Tellagorri plazan (argazkian) jarri zuten mahaia urtarrilaren 26an.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!