Langile bat hil da gaur goizean Erandion lanean ari zela buruan kolpe bat jaso ondoren. Hildakoa 58 urteko S.R.R.D. gizonezkoa da, Osalan erakundeko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez. Ezbeharra 9:15ak aldera gertatu da, oraindik argitu gabe dauden arrazoiengatik. Lutxana auzoko Playabarri bidean kokatuta dagoen Rafael Arguedas Dominguez marmoldegian egiten zuen lan hildakoak. Bestalde, Alonsotegin ere lan istripua izan da goizean. Lanean ari zela hiru metroko sakonera zuen zulo batera erori da 43 urteko M.S.N.C. gizonezkoa, 9:00ak jotzear zeudela, DYAren iturriek jakinarazi dutenez. Anbulantzia batek Gurutzetako ospitalera eraman du kolpeak eragindako traumatismoak artatzeko. Argazkian, apirilaren 27an egindako lanuztea dela eta, LABek Algortan egindako elkarretaratzea /
Koska irratia.