Erandioko itsuek urrutiko agintea izango dute semaforoen soinuari eragiteko

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 4a, 20:12
Ikusmen arazo handiak dituzten berrogeita hamar bat erandioztarrek urrutiko aginterako tresna bat erabili ahal izango dute semaforoetako seinale akustikoak aktibatzeko. Erandioko Udalak ONCE Espainiako Itsuen Erakunde Nazionalarekin elkarlanean sustatutako ekimen horri esker, itsuek segurtasunez zeharkatu ahal izango dituzte kaleak, udal iturriek zehaztu dutenez. Astrabudua, Altzaga eta Erandio Landako 13 semaforotan jartzen dabiltza, oraingoz, tresna horri erantzuten dioten sentsoreak. Berriztatze lanak amaitzean, Astrabuduako Obieta eta San Inazio kaleen artean jarriko duten semaforo berriak ere izango du prestazio hori. Argazkian, Ategorritik Altzagara arteko errepidean dagoen semaforoetako bat.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun