Mikel Iturbe: "Wikipedian idaztera jende gehiago animatuko balitz, primeran!"

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 4a, 23:09
"Diario Vasco" egunkariak elkarrizketa egin dio Argia saria jaso berri duen euskarazko Wikipediaren administratzaile taldeko kide Mikel Iturbe getxoztarrari. "Sarreren kopuruak ez du Wikipedia baten kalitatea neurtzen. Badaude Wikipediak 100.000 artikulu dituztenak, nahiz eta gehienak roboten bidez sortuak eta oso laburrak izan. Hori, entziklopedia bat izan beharrean, zirriborro sorta bihurtzen da. Hiztunen eta artikuluen arteko proportzioari dagokionez, egia da askoz aurreratuago goazela katalanarekin, gaztelaniarekin edo frantsesarekin alderatuz gero, baina betikoa gertatzen da: badago euskararekiko pasioa, euskaltzaletasuna, eta horrek gure alde egiten du", azaldu du gazteak. Argazkia: Itsasertzeko zubia
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun