Dirudienez bihotzekoa izan du Erandion hildako langilea

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 4a, 23:17
Erandion lanean ari zela hil den 58 urteko S.R.R.D. gizonezkoa bihotzekoak jota hil da dirudienez. Bihotzekoa jasatean, langilea lurrera erori da eta kolpea jaso du buruan, Osalan erakundeko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez. Lan ezbeharra gaur goizean gertatu da, 9:15ak aldera. Langilea garbiketa lanak egien ari zen Lutxana auzoko Playabarri bidean kokatuta dagoen Rafael Arguedas Dominguez Marmoldegian. Lankideak konturatu dira S.R.R.D. ez zegoela egon behar zuen tokian eta, bilatzen aritu ondoren, lurrean botaka aurkitu dute. Bertara joan diren osasun langileek ezin izan dute ezer egin langilearen heriotza saihesteko. Argazkian, apirilaren 27an egindako lanuztea dela eta, LABek Algortan egindako elkarretaratzea / Koska irratia.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun