Gorliz irratiko ateak nahi duen orori zabaldu dizkiote

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 5a, 16:17
Gorliz irratia Uribe Kosta Irratiko partaideek zabaldu dutenez, irrati hori FMko 107.8an entzuteaz gain, bertan parte hartzeko aukera ere eskaini diete Uribe Kosta eta Mungialdeko biztanle guztiei. Izan ere, "Batu Gorliz Irratira" lelopean, irratiaren mundua ezagutu nahi, esatari edo kontrol lanak ikasi gura, irratia sostengatzen duen elkartean laguntzeko prest egon edota nahi duen eran eta nahi duenean irratsaioa egiteko asmoa duen lagun orori bidea erraztu eta Gorliz Irratira hurbil dadin lagundu nahi diote. Horretarako, 946 774 575 telefonora deitu edo gorlizirratia@gorlizirratia.com posta elektronikora idatzi baino ez da egin beharko. Argazkian, udan egiten den "Volumen Brutal" saioko Papis esataria.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun