Joseba Elorriaga Algortako preso gaztea joan den ostegunean Madrilgo beste espetxe batera eraman zutela jakinarazi du gaur Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bidez: Soto del Realetik Navalcarnerora hain zuzen. "Espetxe aldaketa dela-eta, familiarrek ezin izan dute asteburu honetan ikusi. Navalcarneroko espetxea Getxotik 452 kilometrotara dago", adierazi du errepresioaren aurkako erakundeak. Hortaz, eta azken asteetan
Mikel de Gregorio "Degre" Logroñora,
Aner Mimenza Caceresera eta
Paul Asensio Toledoko Ocaña I espetxera eraman dituztela, Soto del Realen Uribe Kostako zortzi preso daude: urriaren 16an Algortan, Getxon eta Berangon
egindako sarekadan atxilotu zuten Lander Labajo gazte algortarra; azaroaren 22an Baltasar Garzon
epailearen aurrean aurkeztu ondoren kartzelaratu zituzten Juan Bautista Galdiz "Batis" eta Gorka Oribe;
Abenduaren 18an atxilotu zuten Algortan jaio eta Errigoitiko bizilaguna den Marije Fullaondo Batasuneko Mahai Nazionaleko kidea; Urtzi Murueta leioaztarra, Manex Zubiaga algortarra eta Lexuri eta Irantzu Gallastegi ahizpa berangoztarrak. Azken hori, amen moduluan dago, bere alabarekin.