Otsailaren 29an, ostiralarekin,
"Mont Blanc: lau bide Euskal Herriko emakumeentzat” izeneko hitzaldi eta argazki erakusketa eskainiko du Ane Hernanik, Plentziako Goñi Portal kultur aretoan,
Matrako mendi taldeak antolatuta. Emakume talde batek ekitaldiari izenburua ematen dion espedizioari ekin zion 2006ko uztailean, mendizaletasuna eta aldarrikapena lotzeko asmoz. "Alpeetako mendi garaienetik (4.808 metro) emakume helduek asialdirako duten eskubidea zabaldu zuten lau haizeetara", antolatzaileek adierazi dutenez. Plentziako saioa 19:00etatik aurrera izango da. Bestalde, hilaren 10ean, Matrako mendi taldekoekin
Sollubera (686 metro) joan nahi dutenek gaur dute azken eguna izena emateko, 19:00ak arte, Goñi Portalen. 5 euro ordaindu beharko dituzte. Horrenbestez, igande honetan, goizeko 8:30ean abiatuko dira Plentziako metro geltokitik.