EHUk egin beharreko azterketa ondoko parametrotan oinarritu beharko litzateke, tokiko popularren ustez: antenak etxebizitzetatik ahalik eta urrunen jartzea, estaldurarik handiena edukitzea eta beti lurzoru publikoa erabiltzea. "Ikerlan horren bitartez, antenak herrigunetik aldentzea eta horien instalazioa arautzea eskatzen dugu", zehaztu du Andradek.
Edukiontzi arriskutsuak
Bestalde, zarama zein birziklatuak izateko gaiak botatzeko hainbat edukiontzien kkokapenaren "arriskuaz" ohartarazi du Getxoko PPk. "Asko dira kexuka etorri zaizkigun oinezkoak, edukiontziak zebra-bidearen ezkerraldean daudelako eta horrek datozen autoak ikustea eragozten duelako", adierazi zuen atzo Marisa Arrue Getxoko PPko bozeramaileak. Horren adibide lirateke Areetako Lertegui eta Negubide edota Venancio Etxebarria eta Joaquin Arellano arteko kale kantoietan daudenak; baita Algortako Telletxe kaleko hainbat ere.