Astrabuduako futbol zelaiko lanak egiten ari den enpresari, "horiek ahalik eta lasterren amai ditzala eskatzea edo, kasurik egin ezean, zigorra jar diezaiola" eskatu dio Erandioko Udalari Javier Ruiz tokiko popularren bozeramaileak. "Obrak behar bezala egin izan balira, 2006ko maiatzerako amaituta egon behar lukete; baina 2007ko ekainera luzatu zuten epea. Hala ere, sei hilabete baino gehiago igaro direnean, Udalak ez du inolako neurririk hartu", azaldu du PPko buruak. Bere hitzetan, egoerak "eragozpen ugari" eragin dizkie herriko futbol taldeei, oraindik zelaia erabili ezin izan duen Astrabuduako tartean. Horretaz gain, "atzerapenek obren hasierako prezioa %60 gora egitea ekarri dute. 6.000.000 euro baino gehiagoko kostua izango dute instalazioek", Ruizek aipatu duenez. Argazkian, Ruiz popularra prentsaurrekoa ematen.