Oinarrizko sukaldaritza ikastaroa ere izango dute neska-mutilek. Partaideek sukaldean jakin beharreko oinarrizkoena ikasiko dute, norbera bere kabuz elikagaiak prestatzeko gai izateko. Etxean eduki beharreko elikagiak ezagutuko dituzte eta hauek modu egoki eta gozoan prestatzen ikasiko dute. Astearte eta ostegunero egingo dute, apirilaren 1ean hasi eta maiatzaren 29ra arte (maiatzaren 1ean izan ezik). Guztira 17 saio izango dira, bakoitza bi ordukoa, 18:00etatik 20:00etara.
Perkusioa
Ikasleek bi ordu eta erdiko bost saiotan zehar tresna ezberdinen erabilera ikasiko dute: bateria, bongoak, kaja, kajoi flamenkoa, perkusio konboa, kongak, darbuka, djmebe, dum-dum, marimba, tambori edo bibrafonoa, besteak beste. Ikastaroa kultur aretoan egingo da, azteazkenero, maiatzaren 7an hasi eta ekainaren 4ra arte.
Gorputz adierazpena
Ikastaroa kultur aretoan egingo da ostiralero, urriaren 3tik azaroaren 28ra arte. Guztira 9 saio izango dira, bakoitza bi ordukoa, 19:00etatik 21:00etara.