Arrauna izango dute hizpide otsailaren 17an Plentzian

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 6a, 13:04
Arkote Arraun Taldearen 50. urteurrena ospatzeko iaz abiatutako ekitaldiekin jarraituz, otsailaren 17an, igandearekin, 12:00etatik aurrera, solasaldia egingo dute Plentziako Goñi Portal kultur etxean. Horrenbestez, mahai baten inguruan eseriko dira Jose Bergaretxe Arkoteko lehendakari ohia, Patxi Aranzabal kitol-medikua, Jose Ramon Mendizabal “Mendi” Zarautz Arraun Elkarteko entrenatzailea, Agustin Kintana Bizkaiko Arraun Federazioko presidentea eta Izortz Zabala arraunlaria. Besteak beste, arraun munduaren egungo egoeraz eta Plentziako taldearen 50 urtetako ibilbideaz arituko dira, moderatzaile lanetan Jose Angel Peña kazetaria dutela. Mahainguruaren aurretik, Txetxu Laraudogoitia Arkoteko sortzaileetako batek esango ditu hitz batzuk. Argazkian, Arkoteko arraunlariak.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun