Miren Dobaran kendu egin dute Eusko Jaurlaritzako Euskara Sustatzeko zuzendaritzatik

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 6a, 13:09
Miren Azkarate EAEko Kultura sailburuak eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak Miren Dobaran Berangoko alkate ohia Euskara Sustatzeko zuzendari kargutik "kentzea" erabaki dute. Dobaranen kargu-uztea atzo sinatu zuten eta gaur sartu da indarrean "EHAA" Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako aldizkari ofizialean argitaratzearekin batera. Dekretua horretan, "bide batez, egindako lanagatik eskerrak" eman dizkiote urtea bete ez duen zuzendari ohiari. Izan ere, Dobaran iazko otsailaren 20an izendatu zuten. Bestalde, "Berria" egun kariak jakinarazi duenez, Jose Antonio Rodriguez Ranz izango da Miren Dobaran ordezkatuko duena. Era berean, Herri Administrazioetan Euskara Normalizatzeko zuzendaria ere berritu dute eta Joseba Lozano Santosek beteko du orain arte Jokin Azkuek betetzen zuen ardura. Argazkiaren erdian, Miren Dobaran pasa den azaroan, Erandion burutuko zen 12 orduz euskaraz ekimenaren aurkezpenean, Aitziber Oliban Erandioko Euskara zinegotzia eta Gotzon Lobera Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskara Sustatzeko zuzendari nagusiaren artean.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun