Jokoa 16 urtetik gorakoentzat da, eta bi kategoria jarri dituzte: euskara eta gaztelera. Bakoitza bestearekiko independientea da, beraz, batean edo bietan parte har daiteke. Kategoria bakoitzak bere liburu zerrenda du, liburuetako bat biotan berdina delarik ere. Bi kategorietan parte hartzeak sari berezia du gainera. Liburua irakurri dela jakiteko sei itaun egingo dituzte antolatzaileek. Galderek erantzun zehatz-zehatza izango dute, eta liburuan bertan topatzen den informazioaz baliatu beharko da lehiakidea. Liburuen galderak liburutegian eta bere web-orrialdean (www.bibliotecaspublicas.es/leioa) edo Kultur Leioako webgunean eskura daitezke.
Martxoaren 31 arte dago erantzunak entregatzeko aukera, eta Kultur Leioako liburutegira eraman beharko dira, astelehenetik ostiralera, 9:00etatik 20:00etara. Gainera, liburutegia[abildua]leioa.net helbidera ere bidali daitezke, Liburujatun jokorako dela zehaztuz, datu guztiak jarriz. Apirilaren 23an, Liburuaren Nazioarteko Egunarekin bat eginez, sari banaketa izango da 18:00etatik aurrera Kultur Leioan.
