
Dagoeneko aurtengo eskulangintza azokan parte hartzeko
oinarriak (pdf) ezagutzera eman ditu Getxoko Kultur Etxeak. Aurtengoa 25. edizioa izango da. Aurreko urteetan bezala, Areetako Xake plazan kokatuko dute feria eta, iaz bezala, 99 bat banakako modulu izango dira bertan. Azoka estalperik gabekoa izango da eta sarrera, doakoa. Ordutegia honako hau izango da: 11:00etatik 14:30era, goizez, eta 17:00etatik 21.00etara, arratsaldez. Larunbatean 21:30era arte luzatuko da. Moduluak 4x3 metrotakoak dira, gutxi gorabehera, tarima, moketa, korronte hartunea eta argia dauzkatela. Alokairu prezioa, berriz, 125 euro Bizkaiko artisauentzat eta 50 euro gehiago kanpokoentzat. Oinarriekin batera datorren eskabide orria Getxoko Kultur Etxera igorri beharko da. Maiatzeko azken asteburuan edo ekaineko lehenengoan egin ohi dute Getxoko Eskulangintza Azoka. Argazkian, azokaren aurreko edizioetako artxibo irudia.