Igande honetarako, otsailak 10, Gipuzkoako Hernio mendi tontorrerako (1.075 metro) irteera antolatu du Sopelako
Munarrikolanda mendi taldeak. Txangora joaten interesa daukatenei 696 731 662 telefono zenbakira deituz emango zaizkie xehetasunak. Gaur izango dute horretarako azken aukera, 20:00etatik 21:30era. Horrenbestez, ernialde herrian hasiko da ibilaldia. Lizarbakarrera heldu artekoa izango da lehen malda, handik Herniozabalera helduko dira. Beratik Tolosa eta Aleiza herrixka ikusten dira. Uraitz (1.018 metro) eta Mako (1.066 metro) mendietatik jarraituko du ibilaldiak Hernio tontorrera iritsiz (1.075 metro). Iturriotz (580 metro) zeharkatuz jaitsiko dira eta Loiolako Inaziok lo egin ei zuen benta ospetsua ezagutzeko aukera izango dute. Zeharkaldia egiteko bost ordu behar dira, gutxi gora behera. rgazkian, Munarrikolandako mendizaleek igaz Autzara (Nafarroa) egindako irteera.