Metro Bilbao garraio enpresak erabiltzen dituen 37 metro unitateek lau bagoi dituzte egun, baina 2009an, Santurtziko geltokia zabaltzearekin batera, beste bagoi bat gehituko diete. Horrela jakinarazi du Juan Cruz Nieves Bizkaiko Garraio Partzuergoko zuzendari gerenteak, bidaiarien erosotasuna hizpide izan duena. Izan ere, egunero 220.000 bat pertsonek erabiltzen dituzte Metro Bilbaoren zerbitzuak, baina urtero kopuru hori gorantz doa eta Santurtzi bigarren lineara batzean hazkundea nabarmena izango delakoan daude garraio zerbitzuetako arduradunek, 233.000 bidaiari kopurura erraz helduko dela iritzita. Gainera, jendetza-orduetan are garrantzitsuagoa izango da igoera hori. Dena den, adituen arabera bidaiari gehienak zutik badoaz ere oraindik ez ei doaz "estu-estu eginda". Oraingo trenek 638 pertsonentzako lekua daukate, haietatik 112 eserita, eta egun jendetza-orduetan 550 bat bidaiari izaten dira.