Uriaren aburuz, bukatu berri den legealdian Madrilgo Diputatuen Kongresuan PP eta PSOEk "alderdien ilegalizazioez edo terrorismoaz hitz egiteko" baino ez dute Euskal Herria mintzagai izan, eta Euskal Herriari buruz era "positiboan" eztabaidatu diren ekimenen %95 EAJ ordezkatzen duen Euskal Taldeak bultzatu ditu, "autonomiaren defentsa eta Euskadiren normalizazioa eta baketzea bermatuko duen akordia eskuratzea" hizpide.
"Askatasunak defendatzeko"
Era berean, "eskubideak eta askatasunak defendatzeko" egindako lana goraipatu zuen Margarita Uriak, "garai hauetan kalte handiak pairatu dituzten askatasunak berrezartze" aldera". Batez ere Botere Judiziala birmoldatzen saiatu direla azpimarratu zuen, "arlo horretako hainbat gunetan gertatzen ari dena eta".
Azkenik, "ekonomia zein jendarte gaiei loturiko politiken" aldeko lana izan zuen gogoan, "hirigintza, ekonomia edo lan sektore zehatzei dagozkien kontu zehatzen defentsan". Hor kokatu zuen Euskal Taldeak Getxo Antzokia zaharberritzeko Espainiako Aurrekontu Orokorretan eskatutako eta onartutako diru-kopurua, "udalerri honetako erdigunearen zaharberritze garrantzitsua" bermatuko duena.
Espainiako Kongresurako Bizkaiko zerrendaburuak Josu Erkoreka, Aitor Esteban, Pedro Aspiazu eta Ruth Martinez izango dira, Margarita Uria, Senaturako zerrendan joango dela. Bertan, Iñaki Anasagasti eta Inmaculada Loroño izango dira ere, Javier Maqueda senatari getxoztarra aurkeztuko ez dela.