Padelera jokatzeko federazio lizentziak bideratzen dabiltza Barrikan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 6a, 19:37
Orain dela gutxi padelera ere jokatzeko aukera eskaintzen hasi zen Barrikako Abaroa tenis taldea, "arrakasta izugarria lortuz", tokiko iturriek adierazi dutenez. Hori dela eta, federazioan alta eman eta otsailean horren gaineko lizentziak bideratzeari ekin dio klubak. Lizentziok hainbat onura ematen dituzte: lesionatuz gero arreta medikua edukitzeko, federatutako klubek antolatzen dituzten txapelketetan lehiatzeko eta martxoan egiten hasiko diren sailkapenean esku hartzeko aukerak, besteak beste. Interesatuek 655 709 693 (Alberto) edo 607 669 073 (Nicolas) telefono zenbakietara dei dezakete informazio gehiago eskatzeko. Argazkian, padelean jokatzen Barrikan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun