Sarean dira Barrikako San Blasetako hainbat argazki

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 6a, 20:04
Bertoko zein inguruko herrietatik joandako dozenaka lagunek ospatu zuten, joan den ostiralean, San Blas eguna, Barrikan. Goizeko 11etan meza nagusia egin eta, ondoren, aurreskua, trikitixa eta hamaiketakoa eskaini zitzaien Andra Mari elizara bertaratutakoei. Gainera, bedeinkatutako kordoiak eta gozokiak ere salgai egon ziren. Arratsaldean, ohiko gozokien banaketa egin dute Elorduy nagusien egoitzan. Asteleheneran, berriz, inauterietako mozorroen jaia zeukaten. 17:30etan hasita, Oliver magoa ikuskizuna izan zen udaletxean, hau da, liburutegi zaharrean. Ostean, askaria eskaini zitzaien neska-mutil zein gurasoei. Argazkian, astelehenera arte itxaron beharrean, San Blas egunean mozorrotu zen baten bat ere izan zen Barrikan, udal webgunean argitaratutako irudietan ikus daitekeen moduan.
Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun