Ibai Aginagaren etxekoek jakin izan dutenez, atzo beste nonbaitera eramateko atera zuten Ocaña I (Toledo) espetxetik preso politiko berangoztarra. "Oraindik ez dakite nora eraman dute baina", zehaztu du Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak
Etengabe bitakoraren bitartez. Aginaga 21 urteko espetxe zigorra betetzen ari da, ETAren Irunberri komandoko (Nafarroa komandoa zena, polizia iturrien arabera) kide izatea leporatuta. 2003ko uztailan atxilotu zuten, Urretxuko Josega Segurolarekin batera, Dabid Zebrianen etxean, Berriozarren. Polizia iturrien arabera, "lehergaiak, arma ugari eta munizioa eta bonbak egiteko gaiak" atzeman zizkieten; baita dokumentazioa ere. Alcalan (Madril) eduki ostean, 2005eko uztailean eraman zuten Ocaña I espetxera berangoztarra. Argazkian, Ibai Aginaga preso politiko berangoztarra.