Armando Ribeiro atezain sopeloztarrak igandean debutatuko du San Mamesen
Athletic-Levante partida jokatzeko. Egun Athleticeko gizonezkoen lehenengo taldean jokatzen duen uribekostar bakarra pasa den ostiralean aurkeztu zuten, bederatzi urtez Cadizen atezain titularra izan ostean Bilborako jauzia egin ondoren. Alabaina, bigarren mailako taldean jada ez zuen jokatzeko lekurik. Horregatik edo agian 37 urte izateagatik zalaparta sortu da Caparrosek bi entseguren ostean, Ribeiro titularra jarri zuelako pasa den igandean Zaragozan jokatutako partidan eta igande honetatik aurrera Ligarako atezain ofizial ere ipiniko duelako. Jokalariak urduri baina motibatuta dagoela aitortu du eta eskertu du Caparrosek berarengan jarritako konfiantza. Orain konfiantza hori lan onarekin ordaindu nahi du,
"Berria"ri atzo eskainitako elkarrizketan azaldu duenez.