Juan Otermin Erandioko PSE-EEko bozeramaileak azaldutakoaren arabera, abenduaren 12an egindako Hirigintza, Obra eta Zerbitzu batzar informatiboan "harrituta" azaldu ziren Asier San Nicolas zinegotzi jelkidea eta udal arkitektoa, prentsan agertutako informazioaren aurrean. "Esan zutenez, ez ziren jakitun obretan hasiak zirenik; hain zuzen ere, Navacelek horretarako baimenik ez duelako, enpresak aurkeztutako dokumentazioa ez baita nahikoa", gaineratu du zinegotzi sozialistak. "Arauz kontrako" egoera horren aurrean, idatzia bidali zioten Mikel Arieta-Araunabeña alkateari, "Navacelek baimena eskuratu bitartean, obrak geldi zitzala" eta "presazko" bozeramaileen batzarra dei zezala eskatuz. Argazkian, Otermin, eskuinean, aurreko udal hauteskunde kanpainan.