Lagun bat ito da Getxoko kirol portuan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 7a, 14:53

Europa Press albiste agentziak jakinarazi duenez, Getxoko Abra kirol portuan pertsona bat hil da gaur goizean itota. Ertzaintza eta Gurutze Gorriko langileak ezbeharraren tokira abiatu dira baina oraindik, eguerdiko ordu batetan, gorpua erreskatatu gabe jarraitzen zuten eta bilaka ari ziren lehenengo moilan. Oraindik ez dute ezbeharraren arrazoien berri eman, ezta hildakoaren izenik ere. Argazkian, Uribealdeko Gurutze Gorriko Bilbao erreskate ontzia.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakuleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun