Getxoko Abra kirol portuan gaur itota agertu den laguna udalerriko bizilaguna den 64 urteko gizonezko bat izan da. Dirudienez istripu baten ondorioz uretara erori ondoren hil da biktima, portuko iturriek Europa Press albiste agentziari jakinarazi diotenez. Aipatu iturrien arabera, portuko langileek 11:00etan aurkitu dute gorpua, uretan flotatzen, 1 zenbakidun moila inguruan. Ertzaintza ohartarazi eta Gurutze Gorriko langileak bertara joan ondoren, ordu laurden geroago erreskatatu dute gorpua; Europa Pressek
hasieran ordu batetan oraindik erreskatatu gabe jarraitzen zutela adierazi duen arren. Ezbeharraren tokira joan den ordezkaritza judizialak gizonezkoaren heriotza baieztatu du. Gainean zeraman dokumentazioari esker identifikatu ahal izan dute hildakoa. Heriotzaren zergatia segurtasunez oraindik ez dakiten arren, zantzu guztien arabera gizona labandu egin da kaian, eta korronteak portuaren barrualdera eraman du gorpua. Argazkian,
Uribealdeko Gurutze Gorriko Arriluze III erreskate ontzia.