Eneko Arruebarrena Leioako alkate jelkidea "haserre" agertu zen joan den asteartean, "PPk eta Batasunak, edo Eusko Abertzale Ekintzak (EAE), Avanzada estaltzea eta (horren gainetik) oinezkoen pasabidea egitearekin fede txarrez lotzen" ari direlako, "batak bestearekin zer ikusirik ez duenean". Hitzik gogorrenak abertzaleei zuzendu zizkien: "Estortsioa, bahiketak eta erailketak zuritzeko inolako lotsarik ez dutenei, are gutxiago kostatuko zaie gezurrak justifikatzea", adierazi zuen udal agintariak. Arruebarrenak gogoratu zien 1998ko azaroan Avanzada aldameneko bideak asfaltatzea, lubaki tarteak estaltzea eta lurpeko pasabideak gainetiko beste batzuek ordezkatzea onartu zuen, aho batez, udalbatzak. "PPk eta Euskal Herritarrek ere oniritzia eman zioten horri", gaineratu zuenez.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!