Datorren asteartean, otsailak 12, ipuin kontari baten euskarazko istorioekin gozatzeko aukera izango dute Leioako 4 eta 8 urte bitarteko neska-mutilek, udal liburutegian. Arratsaldeko 6etan hasitako saioan Maite Franko izango da egun horretako ipuin kontaria. Ekimena "Leioako Udal Liburutegiak umeen artean irakurketa bultzatzeko antolatzen dituen ekintza desberdinen barruan kokatzen da, modu horretan txikienak literaturarekin lehen kontaktu bat izaten dute eta liburutegia aisialdi eta irakurketa gune bat bezala identifikatzen hasten dira", tokiko kultur iturriek adierazi dutenez. Bestalde, Gabriel Garcia Marquezen “Cien años de soledad” eleberria argitaratu zeneko 40. urteurrena dela eta, Pablo Torrecillak (Madril, 1967), marrazkilari, ilustratzaile eta Espainiako zein nazioarteko argitaletxe ospetsuetarako literatur proiektu ugariren arte-zuzendariak, XX. mendeko gaztelaniazko eleberri bikain horren birsorkuntza berezia aurkeztu du. Horrenbestez, El libro de las hojas muertas” liburuko 30 ilustrazio baino gehiago egongo dira ikusgai otsailaren 29ra bitartean,
Kultur Leioan. Argazkian, aipatu kultur aretoan dago udal liburutegia.