Europako Gizarte Fondoari 1.087.747,75 euro eskatzea erabaki du Imanol Landa jelkidea buru duen udal gobernu taldeak, "lan munduan sartzeko zailtasun bereziak dituzten pertsoei laguntzeko proiektu berria martxan jartzeko". Udalak “Getxo Lan-In, Getxo Laneratzen” izena duen egitasmorako nahi du dirua. Proiektuak 36 hilabeteko iraupena izango du, 2008ko irailetik 2011ko ekainera bitartean, eskaera onartzen baldin badute. Gehien jota eskatutako kopuruaren %50 eskuratu dezake tokiko erakundeak, hau da, 543.873 euro inguru. Europako Gizarte Funtsak Espainiako Herri Administrazioetako Ministerioaren bitartez egin du deialdia. Horren helburu nagusia da baztertuta geratzeko arriskuan dauden pertsonei, haurrei, hirugarren adinekoei eta menpekotasun egoeran daudenei laguntzea. Argazkian, Getxoko Behargintza.
HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.
Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!