Barrikako Udal Kultur Sailak hainbat jarduera antolatu ditu datorren hilabeteetarako. Pasa den otsailaren 2an jaioberriei masajeak egiten ikasteko tailerra abiatu zen; hilaren 9, 16 eta 23an jarraituko du martxoaren 1ra arte, 11:00etatik 13:00etara. Izen-emate eta ordainketa kultur etxean egin beharko dira. Otsailaren 19an eta 21ean, berriz, ikasketa aholkularitza saioak izango dira, 14 eta 18 urte bitarteko neska-mutilei zuzenduak (hitzordua kultur etxean eskatu behar da). Bestalde, martxoaren 8ko Emakumeen Nazioarteko Eguna dela eta hainbat ekintza antolatu dituzte. Besteak beste, martxoaren 6an "La Trouppe de Mercedes" antzezlana egongo da ikusgai, 18:00etan. Ondoren kafe-tertulia egingo dute. Martxoaren 8an Uribe Kostako Mankomunitateko Emakumeen Txapelketa Kirol Anitza garatuko da padel pistetan, 9:00etatik 14:00etara. Gainera, 11:30ean "Uraburutarrak" izeneko umeentzako jarduerak izango dira. Hilaren 14an, "Kandelen argipean" helduentzako ahozko narrazioa egingo dute, 18:00etan. Azkenik, 29an, txotxongiloak izango dira 12:00etan Mari Teatroaren eskutik. Argazkian, umeentzako eta Emakumeen Astearen ekintza guztiak udaletxean izango dira (liburutegi zaharrean).