Berria egunkariak zabaldu berri duenez, EHAKren eta Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE) jarduera 3 urtez galaraztea erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak (argazkian). Jarduera eteteaz gain, bien egoitzak ixteko eta diru kontuak bahitzeko agindu du. Garzonen erabakiaren ondorioz, EAEk ezingo du martxoaren 9ko Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan parte hartu -EHAK-k ez du zerrendarik aurkeztu-. Hala ere, epailearen bi autoek zehazten dute jardueren eteteak ez diela eragiten EHAK edo EAEko kide diren pertsonek "norbanako gisa eta hautetsi aulkien jabe bakar gisa egiten dituzten jarduerei"; hots, udaletan eta Eusko Legebiltzarrean dituzten karguei eutsi ahal izango dutela bi alderdi horietako kideek. 200 orriko bi autotan, bata
EHAKrena (pdf) eta bestea
EAErena (pdf), eman du erabakiaren berri Garzonek.