"Ilegalizazioak" salatzeko mobilizazioak izango dira iluntzean Uribe Kostan

Erabiltzailearen aurpegia Ukberri 2008ko ots. 8a, 17:22

"ETAn sartzeko atarian" zirela argudiatuta, gaur goizean erabaki du Espainiako Auzitegi Nazionaleko Baltasar Garzon epaileak, EHAKren eta Eusko Abertzale Ekintzaren (EAE) jarduera 3 urtez galaraztea. Ordutik hona ez dira gutxi izan burubide hori gaitzesteko adierazpenak, ezta horren aurka protestatzeko egindako deialdiak. Uribe Kosta eskualdeari dagokionez, Kolas plazara deitu ditu herritarrak Itzubaltzeta / Romoko Segik. Plentzia, Gorliz eta Lemoizko ezker abertzaleak, berriz, Plentziako “pirulin” egingo du elkarretaratzea. Eta Leioan, Boulebardetik abiatuko da manifestazioa. Mobilizazio gehiagoren berri izan artean, hiru horiek 20:00etan izango dira. Argazkian, ilegalizazioen aurkako pankarta Algortan / Etengabe.

Irakurle agurgarria:

HIRUKA gure eskualdeko euskara hutsezko hedabide bakarra da; egunero 10 udalerriren berri ematen dugu, eta hilabetero doan duzu aldizkaria kalean, tokiko komertzioetan zein erakunde publikoen egoitzetan. Eta orain doan bidaliko dizugu etxera nahi izanez gero! Proiektua bizirik jarraitzeko, ezinbestekoa dugu zu bezalako irakurleen babesa eta ekarpen ekonomikoa.

Egin zaitez HIRUKAlagun eta gozatu euskaraz!


Izan zaitez HIRUKAlagun