Sutea jazo da gaur goizean Leioako Luis Bilbao Libano kaleko 19. atarian, kalte ekonomikoak eragiten baina inolako zauriturik suertatu gabe. Alarma goizeko 9:45ak aldera piztu da, eraikin horretako hainbat auzokidek plastiko errearen usaina nabaritu eta etxean zehar nondik irten den bilatu ostean, lehenengo solairuko ate batean topatu dutenean iturburua. "Hor bakarrik dagoen andra bat bizi da, iaz arte ahizparekin bizi zen baina hori hil zen" azaldu digu kalera batan irten behar izan den auzokideak. Udaltzainei abisua emanda, beraiekin hurbildu dira suhiltzaileak eta medikuak, azken horien beharra ez dela izan. Inguruko pisuak hustu ostean, atea "filmetan bezala, plastiko zati batez" ireki dute eta gela batean aurkitu duten sua itzali eta pisua aireratu dute. Geroago udaltzainek azaldu dutenez, piztutako kandelaren bat bideo zinta kutxa baten gainera erortzean sortu ei da sua.